1. Ipuina ondo aukeratu
Kontuan hartu behar da pertsona kopurua, adina, helburua, adierazi nahi duguna.. horren arabera, liburu bat edo beste aukeratuko da.
2. Lekua
Ipuina espazio jakin batean kontatu behar da, izan ere, kontaketak giro zehatz bat izan behar du. Kontalaria eta haurren arteko harremana zuzena izan behar da.

3. Isiltasuna
Garrantzitsua da isiltasuna mantentzea ipuina kontatzen den bitartean; umeek ere isilik egoten ikasi behar dute.
4. Kontatzeko era
- Ahotsa: ahots ezberdinak erabiliko dira istorioaren une ezberdinetan; zerbait azpimarratu behar bada, ozenago hitz egingo da, adibidez.
- Erritmoa: lortu nahi dugunaren arabera erritmo motela edo arinagoa izango dugu. Esaterako, tentsioa sortu nahi bada, ipuina geldoago irakurriko da giro hori lortuz. Hori bai, monotonia saihestu behar da.
- Keinuak: gorputzaren jarrera zaindu behar da, batez ere aurpegia, besoak eta eskuak. Egonkortasuna eta beldurra aldera batera utzi behar da.
- Aurpegia: aurpegiaren keinuek lagundu egiten dute istorioa kontatzeko orduan. Begirada, umeei zuzenduta egon behar da, konfiantza giroa sortzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario