Mostrando entradas con la etiqueta bideoak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bideoak. Mostrar todas las entradas

martes, 29 de noviembre de 2011

Gabonetan lantzeko proposamenak (I)

Abestiak

Gabonak gertu ditugu aprobetxatuz, klasean gai honen inguruan ekintzak egitea aproposa deritzot. Hona hemen nire proposamen batzuk ikasgelan lantzeko. 

Horietako bat gabonetako abestiak ikastea eta ezagutzea da. Horrela, egunberri egunean edo olentzeroren kalejiran abestu ahal dituzte lagunekin edo familiarekin. Gainera, euskal kultura sustatzeko modu bat da ere. Euskal Herriko antzinako tradizioak ezagutaraziko zaizkie abestien bidez eta beti modu dibertigarri batean. 

Are dibertigarri eta dinamikoagoa egiteko, karaoke baten bidez landu daitezke: 

OLENTZERO

HATOR HATOR


MARI DOMINGI

martes, 8 de noviembre de 2011

Akerrak adarrak okerrak ditu..


Aho korapiloak ahoskatu eta zuzen esaten nekezak diren esaldiak dira, antzekoak diren hitzak lotuz sortutakoak. Gehienetan, jolas moduan erabiltzen dira, esaldia errepikatuz azkenean zuzen eta azkar esan arte. Ezagutzen ditugun aho-korapilo gehienak, erderaz jaso ditugu; baina, badaude euskaraz ere. Adibidez: 
Txokolo mokolo txingo txingola mingola txango txankala mankala zart zankulu zinkulu zirt!Sei sisa horixka ziren sorginak egosiak, sei sisa horixka ziren basotik ekarriak!Sanson zein zan? Sanson Sanson zan! Eta Sanson Sanson ez bazan Sanson zein izango zan? Sanson Sanson ez bazan ez zan Sanson izango!akerrak adarrak okerrak ditu, adarrak okerrak ditu akerrak, okerrak ditu akerrak adarrak, ditu akerrak adarrak okerrak, akerrak okerrak ditu adarrak..
Klasean, euskarazko aho-korapiloak ezezik, ingelesez edo gazteleraz daudenak ere lantzea interesgarria da:Pablito clavó un clavito en la calva de un calvito. En la calva de un calvito, un clavito clavó Pablito. (Gazteleraz)Can you can a can as a canner can can a can? (Ingelesez)
Oso abersgarria da klasean aho-korapiloak erabiltzea, hizkuntza bera lantzeko eta aldi berean, ikasten duzun biartean, ondo pasatzeko. Hona hemen interneten aurkitu dudan baliabide bat, euskarazko aho-korapiloak biltzen dituena:
 
View more presentations from Pkeizagirre

viernes, 28 de octubre de 2011

Euskal dantzak lehen hezkuntzan

Lehen hezkuntzako ikasleek Euskal dantzak ikastea onuragarria da. Izan ere, gauza asko ikasten dira euskal dantzen bidez, dantzatzea ezezik.

Alde batetik, ondo pasatzea da eskolaz kanpoko ekintza honen helburuetariko bat. Lagunekin batzen dira eta dantza eginez, orduak pasatzen dituzte barreen artean. Aldi berean, integrazioa lantzeko oso baliagarria da ere, haien artean harremanak sustatzen direlako. Oso garrantzitsua da aspektu hau, halaber, dantzatzen eta ondo pasatzen duten bitartean, ikasten ari dira.

Beste alde batetik, berain gorputzaren koordinazioa hobetuz doaz. Lehen hezkuntzan, lehenengo mailetan batez ere, inportantea da, hain gorputza etengabe garatzen dagoelako. Koordinazioa eta erritmoa asko lantzen da; mugimendu ezberdinak egiten, batez ere, garapen motorea lantzen da. Gainera, honen bitartez ere, kirola egitea lortzen dute, ezinbestekoa bizitza osasuntsua izateko.

Aipatu behar da ere, Euskal kultura lantzea badela euskal dantzen beste eginkizun bat. Honen bitartez, ikasleak gure kulturaz jabetzea eta horren kontzientzia izatea lortuko dute.

Beraz, aurreko guztia kontuan hartuz, Euskal Dantzak egitera animatzen zaituztet; bai haurrei, bai gazteei, bai helduei! 
Aukera paregabea da dantzaren bitartez, ikasteko! 




Testua: Miren Luzuriaga

lunes, 24 de octubre de 2011

Irakurketaren abantailak

Irakurketak hamaika abantaila ditu gure egunerokotasunean. Hortaz, oso garrantzitsua da umeak txikitatik irakurtzera ohitzea. Hauek dira horietako batzuk:
1. Edozein lekutan eman daiteke: etxean, autobusean, kalean, Munduko edozein lekutan...
2. Ekonomikoki abantailak ditu. Irakurtzea ez da soilik "liburuak irakurtzea". Kontratuen nondik norakoak ere irakurtzen dira, fakturak, ordainagiriak..  iruzurrak ekiditeko ere baliogarria da irakurtzen jakitea.
3. Leku eta denbora ezberdinetan zehar dohainik bidaiatu dezakegu. Kultura ezberdinak ezagutzeko aukera ematen du bidaiatzeko beharrik gabe
4. Liburuek ezagutza dute. Batzuetan, liburuek adierazten dutena ezin dezakegu beste leku batean ikasi.
5. Gaixotasunak, intoxikazioak eta pozoitzeak eragozten ditu. Horiek ekiditeko, medikamentuen oharrak irakurtzea besterik ez da egin behar.
6. Hitz egiteko gaiak sortzen ditu. Denetarik ezagutu behar dugu, eta horrek gizarteratzeko aukera ematen digu.
7. Adimena zabaltzen du. Ideologia, ikuspuntu eta interes ezberdinak ezagutzen dira irakurketari esker.
8. Imajinazioa handitzen du. Irakurtzen ari zarenaren sekuentzia imajinatzen duzu, nolakoak diren pertsonaiak, lekua, idazlearen helburua...
9. Idazmena hobetu eta lexikoa handitzen du. Irakurtzean, idazketa egokian arreta jartzen dugu eta horrela, gure idazmena ere hobetzen dugu. 
10. Argiago eta azkarragoa izateko baliogarria. Irakurtzeak ezagutza dakar.
11. Notak hobetu. Azkarrago irakurriko duzu eta testuak hobeto ulertuko dituzu.
12. Iragana, oraina eta geroa ulertzeko gakoa.
13. Osasungarria da. Irakurtzean, erlaxatuta sentitzen gara.
14. Dibertigarria da. Denbora pasatzeko eta entretenitzeko balio du irakurtzeak.

Iturria: youtube- Lectorjoven