Mostrando entradas con la etiqueta Jolasak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Jolasak. Mostrar todas las entradas

miércoles, 30 de noviembre de 2011

Izarra (Jolasa II)

Adina: 6 urtetik aurrera
Kopurua: Gutxienez 9 (hobe gehiago)
Materiala: Zapia edo antzeko zerbait
Espazioa: Toki zabal bat
Azalpena:
Jokalari guztiak seiko taldeetan banatuko dira*. Talde bakoitzak ilara bat osatuko du, talde guztien artean izar itxurako irudi bat osatuz, eta izarraren erdian zapi bat jarriko da. Lerro bakoitzeko jokalari bakoitzari zenbaki bat jarriko zaio: ilarako lehenengoa bat zenbakia izango da, bigarrena bi zenbakia, eta azkena sei zenbakia.
Izarretik kanpo beste jokalari bat egongo da, "agintaria". Horrek zenbaki bat oihukatuko du, eta zenbaki hori duten guztiek korrika hasi beharko dute izarraren kanpoaldetik. Kanpoko biribil guztia egin ondoren jokalari bakoitzak bere lerrora itzuli eta bere taldekide guztien hanka azpitik pasatu beharko du, eta erdian dagoen zapia hartzen saiatuko da. Zapia hartzen duen jokalariak puntu bat irabaziko du bere taldearentzat.
Jolas bera errepikatzen da, jokalariei zenbakiak aldatuz.
(*) Taldeak jokalari gehiagoz edo gutxiagoz ere osa daitezke. Talde kopurua ere alda daiteke.

Gaitasunak:
  • Jarduera ludikoa: Mugimenduzko eta adimen estrategiazko jokoa.
  • Jokaera kognitiboa: Eragiketa jokaera konkretua: arrazoibide konkretua.
  • Trebetasun funtzionalak: Lekualdatzea. Arintasuna eta lastertasuna.
  • Alderdi sozialak: Talde motako harremana.

Informazio soziokulturala: Izarraren jolasa ez da oso jolas ezaguna. Aisialdiko taldeek asko erabiltzen dute, batez ere haur askorekin jolasak egiteko. Jolaskide asko behar dira jolas hau egiteko, eta horregatik ez da beste batzuk bezain ezaguna



Iturria: http://www.aisia.net/jolasak

domingo, 13 de noviembre de 2011

Mari txipi dantzatzen.. (Jolasa I)

Umeek haien aisialdian jolas ezberdinak landu ditzakete. Joku interesagrri eta dibertigarri batzuk argitaratzen joango naiz gutxinaka. Gaurkoan "Mari Txipi" jolasa aukeratu dut:

Adina: 4 urtetik aurrera
Pertsona kopurua: gutxienez lau (Gehiago badira hobe)
Materiala: Ezer ez
Espazioa: Edozein
Azalpena
Jolaskide guztiak korroan jartzen dira eta biribilaren barrura begira. Pertsona bat erdian dantzatzen eta biribilketan hasiko da; besteak, txaloka egongo dira abestia abesten duten bitartean.
"Mari Txipi dantzatzen" esaldia esaterakoan, erdikoa korroko beste norbaiten aurrean jarriko da eta koreografia bat egiten hasiko da abestiaren erritmoari jarraituz. Bere aurrean dagoenak mugimendu berak errepikatuko ditu.
"Baina dantzatu ondo" abesterakoan, erdiko solaskideak besotik helduko du eta biribil erdian dantzatzen hasiko dira abestia hasieratik errepikatuz. 
Erdiko biak, "Mari Txipi dantzatzen" zatira iristerakoan, beste bi lagunen aurrean jarriko dira, eta koreografia eginez. "Dantza txipi txipi, dantza txipi txo, dantza txipi txipi baina dantzatu ondo" dantzatuko dute. Orain erdian bi bikote egongo dira eta abestia hasieratik errepikatuko da. 
Gauza bera errepikatuko da biribileko guztiak erdian dantzan hasi arte. 

Gaitasunak: jolas hau talde handi batekin burutzeko oso aproposa da. 
- Jarduera ludikoa: entzumenezko jokoa
- Jarduera kognitiboa: sentipenezko eta mugimenduzko jokaera erritmikoa (errepikapena)
- Trebetasun funtzionalak: lekualdatzea (ikerketa) eta adierazpen sormena
- Alderdi sozialak: kooperazio motako harremana

Informazioa soziokulturala: Jolas hau nahiko berria da. Egun nahiko ezaguna da Euskal Herriko leku askotan. Jolasteko modua antzekoa da toki guztietan, baina batzuetan hitzak ezberdinak dira. 


 Abestia:

Kalean nindoala Mari Txipi ikusi nuen

Eta erakutsi zidan “Mari Txipi” dantzatzen

Dantza txipi txipi

Dantza txipi txo

Dantza txipi txipi

Baina dantzatu ondo


martes, 8 de noviembre de 2011

Akerrak adarrak okerrak ditu..


Aho korapiloak ahoskatu eta zuzen esaten nekezak diren esaldiak dira, antzekoak diren hitzak lotuz sortutakoak. Gehienetan, jolas moduan erabiltzen dira, esaldia errepikatuz azkenean zuzen eta azkar esan arte. Ezagutzen ditugun aho-korapilo gehienak, erderaz jaso ditugu; baina, badaude euskaraz ere. Adibidez: 
Txokolo mokolo txingo txingola mingola txango txankala mankala zart zankulu zinkulu zirt!Sei sisa horixka ziren sorginak egosiak, sei sisa horixka ziren basotik ekarriak!Sanson zein zan? Sanson Sanson zan! Eta Sanson Sanson ez bazan Sanson zein izango zan? Sanson Sanson ez bazan ez zan Sanson izango!akerrak adarrak okerrak ditu, adarrak okerrak ditu akerrak, okerrak ditu akerrak adarrak, ditu akerrak adarrak okerrak, akerrak okerrak ditu adarrak..
Klasean, euskarazko aho-korapiloak ezezik, ingelesez edo gazteleraz daudenak ere lantzea interesgarria da:Pablito clavó un clavito en la calva de un calvito. En la calva de un calvito, un clavito clavó Pablito. (Gazteleraz)Can you can a can as a canner can can a can? (Ingelesez)
Oso abersgarria da klasean aho-korapiloak erabiltzea, hizkuntza bera lantzeko eta aldi berean, ikasten duzun biartean, ondo pasatzeko. Hona hemen interneten aurkitu dudan baliabide bat, euskarazko aho-korapiloak biltzen dituena:
 
View more presentations from Pkeizagirre