Mostrando entradas con la etiqueta Irakurketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Irakurketa. Mostrar todas las entradas

domingo, 4 de diciembre de 2011

Durangoko azoka

Gaur emango zaio hasiera Durangoko liburu eta disko azokaren 46. edizioari. Abenduaren 4tik 8ra egongo da zabalik, igandetik ostegunera. Durangoko Landako Erakustazokan burutuko da. 10:30tik 20:00ak arte egongo da zabalik. 


Azoka honen bultzatzailea Gerediaga Elkartea da eta urtero ospatzen da. Editorialak, diskoetxeak, erakundeak eta kultur eragileek hartzen dute parte. Azoka honen azugarri nagusia euskarazko argitalpenak eta euskal gaiak edozein hizkuntzatan zabaltzea da. 


Umeentzako eskaintzak ere badaude. Are gehiago, azkotan bertan umeen txokoa dago. Honela adierazten du Berbaroko elkarteak: 


Umeen txokoa Azokan


Berbaro 1989.urtean sortu zen eta martxan jarri zuen lehenengo proiektua Haur Literatura Aretoa izan zen Durangoko ikastetxeetatik. Euskeraren suspertze lanetan hasi eta euskararen erabileran lan eginez, horretarako espazioak sortzea bilatzen zen eta literatura munduan gune hori sortu zen Haur Literatura Aretoaren bidez.
Proiektuaren arrakasta ikusirik, urte batzuetara, Gerediagarekin elkarlana hasi zen Azokarako proiektua garatuz. Eta urteekin proiektu hori zabalduz eta osatuz joan da euskal kulturak eta bertako sortzaileek eskaintzen diguten aukerekin bat eginez.
Helburuak: Areto honen helburu nagusia umeak eta gurasoak liburu, musika, ikus-entzunezkoak eta euskal kulturak eskaintzen dizkigun aukeren artean lasai eta gustura sentituko diren espazioa sortzea da. Horregatik kontutan hartu behar da nori zuzenduta dagoen txoko hori eta bertan plazaratzen diren proiektu guztiak horretara moldatu behar dira.
Ekintzak: Azokan antolatzen dugun Haur Literatura Areto honetara hurbiltzen den publikoa anitza da eta era guztietako ekintzak antolatzen ditugu publiko horretara heltzeko eta baita Azokako arloak bertan islatzeko. Liburu eta diskoen aurkezpenak, ipuin-kontaketak, antzerkiak, teknika bereziak erabiliz ikuskizuna, ikastetxeekin ginkana-lehiaketak, elkarlanean gauzatutako proiektuak, tailerrak…
46. Durangoko Liburu eta Disko Azoka (2011)

Gaia: KULTUR ADIERAZPEN BERRIAK eta herrialde gonbidatua: GALIZIA
Aurtengo egitaraua:
ABENDUAK 5
10:00 – Irekiera ekitaldia
10:30 – “Azoka ezagutzen” ginkana-lehiaketa ikastetxeetako ikasleekin
12:30 – “Txapak eta mandalak” tailerrak (3 urtetik aurrera)
13:30 – “Zinea Euskaraz: Horton” (haurrentzat)
16:00 – “Txomintxo eta Perutxo bakarrik geratu dira etxean” Peru Madalena idazlearekin (6 urtetik aurrera)
17:00 – “ABCD berri bat” Yolanda Arrieta idazlea eta Yolanda Mosquera ilustratzailea (ume, gazte eta helduentzat)
17:30 – “Lanbroa” Arrate Egaña idazlea eta Jokin Mitxelena ilustratzailea (4-7 urte)
18:00 – “Muxurik nahi?” Castillo Suárez idazlea eta Eider Eibar ilustratzailea (4-7 urte)
18:30 – “Maddi eta txistua” ipuintxoa (0-5 urte)
19:00 – Irakurketa txokoa
ABENDUAK 6
10:30 - Irakurketa txokoa
10:30 – “Jolasean” bideojokoekin gurasoak eta gaztetxoak jolasean (8-14 urte, baina aurretik izena emanda)
11:00 – “Caixiña de mistos: un misterio de Tintiman en Durango” (ikusentzunezko proiekzioa eta tailerrak)
12:00 – “Zazpikolora” CDa + “Ongi etorri Pupu eta Lore” DVDa + “Bonberenea txaranga & Pirritx, Porrotx eta MariMotos” CDa (3 urtetik aurrera)
13:00 – “Erramunen soinua” ipuina eta diskoa (3 urtetik aurrera)
13:00 – “Caixiña de mistos: un misterio de Tintiman en Durango” (ikusentzunezko proiekzioa eta tailerrak)
13:30 - Irakurketa txokoa
15:00 – Euskarazko karaokea
16:00 – “Caixiña de mistos: un misterio de Tintiman en Durango” (ikusentzunezko proiekzioa eta tailerrak)
16:00 – “Jolasean” bideojokoekin gurasoak eta gaztetxoak jolasean (8-14 urte, baina aurretik izena emanda eta goizekoaren jarraipena)
16:00 – “Esku jokoak” liburu-diskaren inguruko tailerra Oihana Esquirolekin (5-12 urte)
17:00 – Galix + Galtzagorri: idazle galegoak eta euskaldunak elkarrekin
19:00 – “Caixiña de mistos: un misterio de Tintiman en Durango” (ikusentzunezko proiekzioa eta tailerrak)


miércoles, 23 de noviembre de 2011

Ipuina kontatzerakoan gogoan izan beharreko puntuak


1. Ipuina ondo aukeratu
Kontuan hartu behar da pertsona kopurua, adina, helburua, adierazi nahi duguna.. horren arabera, liburu bat edo beste aukeratuko da.


2. Lekua
Ipuina espazio jakin batean kontatu behar da, izan ere, kontaketak giro zehatz bat izan behar du. Kontalaria eta haurren arteko harremana zuzena izan behar da.


3. Isiltasuna
Garrantzitsua da isiltasuna mantentzea ipuina kontatzen den bitartean; umeek ere isilik egoten ikasi behar dute.


4. Kontatzeko era

  • Ahotsa: ahots ezberdinak erabiliko dira istorioaren une ezberdinetan; zerbait azpimarratu behar bada, ozenago hitz egingo da,  adibidez.
  • Erritmoa: lortu nahi dugunaren arabera erritmo motela edo arinagoa izango dugu. Esaterako, tentsioa sortu nahi bada, ipuina geldoago irakurriko da giro hori lortuz. Hori bai, monotonia saihestu behar da.
  • Keinuak: gorputzaren jarrera zaindu behar da, batez ere aurpegia, besoak eta eskuak. Egonkortasuna eta beldurra aldera batera utzi behar da.
  • Aurpegia: aurpegiaren keinuek lagundu egiten dute istorioa kontatzeko orduan. Begirada, umeei zuzenduta egon behar da, konfiantza giroa sortzeko. 




 Iturria: “Ipuinen tailerra ikastaroa” Antton Irusta

viernes, 28 de octubre de 2011

lunes, 24 de octubre de 2011

Irakurketaren abantailak

Irakurketak hamaika abantaila ditu gure egunerokotasunean. Hortaz, oso garrantzitsua da umeak txikitatik irakurtzera ohitzea. Hauek dira horietako batzuk:
1. Edozein lekutan eman daiteke: etxean, autobusean, kalean, Munduko edozein lekutan...
2. Ekonomikoki abantailak ditu. Irakurtzea ez da soilik "liburuak irakurtzea". Kontratuen nondik norakoak ere irakurtzen dira, fakturak, ordainagiriak..  iruzurrak ekiditeko ere baliogarria da irakurtzen jakitea.
3. Leku eta denbora ezberdinetan zehar dohainik bidaiatu dezakegu. Kultura ezberdinak ezagutzeko aukera ematen du bidaiatzeko beharrik gabe
4. Liburuek ezagutza dute. Batzuetan, liburuek adierazten dutena ezin dezakegu beste leku batean ikasi.
5. Gaixotasunak, intoxikazioak eta pozoitzeak eragozten ditu. Horiek ekiditeko, medikamentuen oharrak irakurtzea besterik ez da egin behar.
6. Hitz egiteko gaiak sortzen ditu. Denetarik ezagutu behar dugu, eta horrek gizarteratzeko aukera ematen digu.
7. Adimena zabaltzen du. Ideologia, ikuspuntu eta interes ezberdinak ezagutzen dira irakurketari esker.
8. Imajinazioa handitzen du. Irakurtzen ari zarenaren sekuentzia imajinatzen duzu, nolakoak diren pertsonaiak, lekua, idazlearen helburua...
9. Idazmena hobetu eta lexikoa handitzen du. Irakurtzean, idazketa egokian arreta jartzen dugu eta horrela, gure idazmena ere hobetzen dugu. 
10. Argiago eta azkarragoa izateko baliogarria. Irakurtzeak ezagutza dakar.
11. Notak hobetu. Azkarrago irakurriko duzu eta testuak hobeto ulertuko dituzu.
12. Iragana, oraina eta geroa ulertzeko gakoa.
13. Osasungarria da. Irakurtzean, erlaxatuta sentitzen gara.
14. Dibertigarria da. Denbora pasatzeko eta entretenitzeko balio du irakurtzeak.

Iturria: youtube- Lectorjoven