miércoles, 30 de noviembre de 2011

Izarra (Jolasa II)

Adina: 6 urtetik aurrera
Kopurua: Gutxienez 9 (hobe gehiago)
Materiala: Zapia edo antzeko zerbait
Espazioa: Toki zabal bat
Azalpena:
Jokalari guztiak seiko taldeetan banatuko dira*. Talde bakoitzak ilara bat osatuko du, talde guztien artean izar itxurako irudi bat osatuz, eta izarraren erdian zapi bat jarriko da. Lerro bakoitzeko jokalari bakoitzari zenbaki bat jarriko zaio: ilarako lehenengoa bat zenbakia izango da, bigarrena bi zenbakia, eta azkena sei zenbakia.
Izarretik kanpo beste jokalari bat egongo da, "agintaria". Horrek zenbaki bat oihukatuko du, eta zenbaki hori duten guztiek korrika hasi beharko dute izarraren kanpoaldetik. Kanpoko biribil guztia egin ondoren jokalari bakoitzak bere lerrora itzuli eta bere taldekide guztien hanka azpitik pasatu beharko du, eta erdian dagoen zapia hartzen saiatuko da. Zapia hartzen duen jokalariak puntu bat irabaziko du bere taldearentzat.
Jolas bera errepikatzen da, jokalariei zenbakiak aldatuz.
(*) Taldeak jokalari gehiagoz edo gutxiagoz ere osa daitezke. Talde kopurua ere alda daiteke.

Gaitasunak:
  • Jarduera ludikoa: Mugimenduzko eta adimen estrategiazko jokoa.
  • Jokaera kognitiboa: Eragiketa jokaera konkretua: arrazoibide konkretua.
  • Trebetasun funtzionalak: Lekualdatzea. Arintasuna eta lastertasuna.
  • Alderdi sozialak: Talde motako harremana.

Informazio soziokulturala: Izarraren jolasa ez da oso jolas ezaguna. Aisialdiko taldeek asko erabiltzen dute, batez ere haur askorekin jolasak egiteko. Jolaskide asko behar dira jolas hau egiteko, eta horregatik ez da beste batzuk bezain ezaguna



Iturria: http://www.aisia.net/jolasak

No hay comentarios:

Publicar un comentario