Aho korapiloak ahoskatu eta zuzen esaten nekezak diren esaldiak dira, antzekoak diren hitzak lotuz sortutakoak. Gehienetan, jolas moduan erabiltzen dira, esaldia errepikatuz azkenean zuzen eta azkar esan arte. Ezagutzen ditugun aho-korapilo gehienak, erderaz jaso ditugu; baina, badaude euskaraz ere. Adibidez:
Txokolo mokolo txingo txingola mingola txango txankala mankala zart zankulu zinkulu zirt!Sei sisa horixka ziren sorginak egosiak, sei sisa horixka ziren basotik ekarriak!Sanson zein zan? Sanson Sanson zan! Eta Sanson Sanson ez bazan Sanson zein izango zan? Sanson Sanson ez bazan ez zan Sanson izango!akerrak adarrak okerrak ditu, adarrak okerrak ditu akerrak, okerrak ditu akerrak adarrak, ditu akerrak adarrak okerrak, akerrak okerrak ditu adarrak..Klasean, euskarazko aho-korapiloak ezezik, ingelesez edo gazteleraz daudenak ere lantzea interesgarria da:Pablito clavó un clavito en la calva de un calvito. En la calva de un calvito, un clavito clavó Pablito. (Gazteleraz)Can you can a can as a canner can can a can? (Ingelesez)
Oso abersgarria da klasean aho-korapiloak erabiltzea, hizkuntza bera lantzeko eta aldi berean, ikasten duzun biartean, ondo pasatzeko. Hona hemen interneten aurkitu dudan baliabide bat, euskarazko aho-korapiloak biltzen dituena:
View more presentations from Pkeizagirre
No hay comentarios:
Publicar un comentario