domingo, 13 de noviembre de 2011

Mari txipi dantzatzen.. (Jolasa I)

Umeek haien aisialdian jolas ezberdinak landu ditzakete. Joku interesagrri eta dibertigarri batzuk argitaratzen joango naiz gutxinaka. Gaurkoan "Mari Txipi" jolasa aukeratu dut:

Adina: 4 urtetik aurrera
Pertsona kopurua: gutxienez lau (Gehiago badira hobe)
Materiala: Ezer ez
Espazioa: Edozein
Azalpena
Jolaskide guztiak korroan jartzen dira eta biribilaren barrura begira. Pertsona bat erdian dantzatzen eta biribilketan hasiko da; besteak, txaloka egongo dira abestia abesten duten bitartean.
"Mari Txipi dantzatzen" esaldia esaterakoan, erdikoa korroko beste norbaiten aurrean jarriko da eta koreografia bat egiten hasiko da abestiaren erritmoari jarraituz. Bere aurrean dagoenak mugimendu berak errepikatuko ditu.
"Baina dantzatu ondo" abesterakoan, erdiko solaskideak besotik helduko du eta biribil erdian dantzatzen hasiko dira abestia hasieratik errepikatuz. 
Erdiko biak, "Mari Txipi dantzatzen" zatira iristerakoan, beste bi lagunen aurrean jarriko dira, eta koreografia eginez. "Dantza txipi txipi, dantza txipi txo, dantza txipi txipi baina dantzatu ondo" dantzatuko dute. Orain erdian bi bikote egongo dira eta abestia hasieratik errepikatuko da. 
Gauza bera errepikatuko da biribileko guztiak erdian dantzan hasi arte. 

Gaitasunak: jolas hau talde handi batekin burutzeko oso aproposa da. 
- Jarduera ludikoa: entzumenezko jokoa
- Jarduera kognitiboa: sentipenezko eta mugimenduzko jokaera erritmikoa (errepikapena)
- Trebetasun funtzionalak: lekualdatzea (ikerketa) eta adierazpen sormena
- Alderdi sozialak: kooperazio motako harremana

Informazioa soziokulturala: Jolas hau nahiko berria da. Egun nahiko ezaguna da Euskal Herriko leku askotan. Jolasteko modua antzekoa da toki guztietan, baina batzuetan hitzak ezberdinak dira. 


 Abestia:

Kalean nindoala Mari Txipi ikusi nuen

Eta erakutsi zidan “Mari Txipi” dantzatzen

Dantza txipi txipi

Dantza txipi txo

Dantza txipi txipi

Baina dantzatu ondo


No hay comentarios:

Publicar un comentario