lunes, 9 de diciembre de 2013

4. ASTEA- 1. Aktibitatea

Zer dira PLEak? Ikasteko gune pertsonalak dira. (PLE= Personal Learning Environment) Ingurune hauen bidez, ikasleen ikaskuntza prozesuaren kudeaketa eta gestioa ahalbidetzen da. Nik aukeratutako 3 PLEak hauek dira:


1."PLE móvil con Android" (David Álvarez)


ple-android.pngPLE hau deigarria iruditu zait, ulertzeko erraza iruditu zaidalako. Oso modu sinple batean dago aurkeztuta.

Aplikazioen erabilgarritasuna adierazten da. Hau da, aplikazioak bai gailu mugikorretan, bai ordenagailuetan erabiltzeko bateragarriak direla ikusi daiteke. Edozein lekutan edo momentutan gaudela, artxibo edo dokumentu bat sortu, moldatu, erabili, kudeatu, elkarbanatu, etab. dezakegu, horrek suposatzen duen abantailekin.

Gainera, gaur egunean, ia edonork dauka mugikorra eskura eta askotan, ez dakigu zer nolako abantailak eta aplikazioak erabili ditzakegun gure ikaskuntza prozesua kudeatzeko. PLE honen bidez, mugikorraren eskaini ditzakeen abantaila batzuk adierazten dira.

Hala ere, Android sistemak eskaintzen dizkigun aplikazioak aurkezten dira soilik: twitter, dropbox, … Hots, Android sistema duten mugikorretara mugatzen da, eta ez dira gainontzeko aukera guztiak eskaintzen. (Zer gertatzen da Android sistema ez duten mugikorrekin?)


2. "Mi PLE" (Cristóbal Suárez Guerrero)

 PLE hau aukeratu dut modu bisual eta oso adierazgarri batean adierazten delako aplikazioek gizartean sortzen duten komunikazio sarea.

Imagen-4.jpgSare sozialean indarra nabaria da (facebook); era berean, informazioa elkarbanatu (twitter), berreskuratu edota sortzeko garrantzia azpimarratzen da. Nire ustez, ezinbestekoak gaur egun bizi garen gizarte teknologiko honetan.

Modu honetan, adierazi egiten da nola informazioa aplikazio ezberdinen bidez gizarte osora elkarbanatzen den; bakoitzak dituen ezagutzak besteei elkarbanatuz sortzen diren sareak argi eta garbi ikusten dira (nik zugandik ikasi, eta zuk nigandik).

Horretaz gain, oso erakargarria iruditzen zait: koloreak, irudiak, … Zaila egiten zait PLE honi alde negatiboak aurkitzea. Hobetzeko aspekturen bat aipatzekotan, aplikazio batzuen azalpena da, hau da, logoa bakarrik adierazita, baliteke ezaguna ez izatea eta arazoak izatea PLEa ulertzeko.


3. PLE Presentation (AJ Cann)

3. adibide hau argia iruditu zaidalako aukeratu dut. PLE eskematikoa da eta edukiak argi adierazita daude. Oinarrizko informazioa adierazten da; sinplea da, baina aldi berean, adierazgarria. Funtsezkoa dena agertzen da era bisual batean.

MapNire ustez, adierazten diren aplikazioak oinarrizkoak dira (youtube, facebook, itunes, wikipedia, google …) eta oso erabilgarriak ikaskuntza prozesua kudeatzeko eta antolatzeko. Beraz, oso egokia dela uste dut.



Nahiz eta sinpletasun honek ulergarritasuna dakarren, uste dut konplexutasun maila handiago bat izan zitekeela, hau da, aspektu gehiago izan zitekeen bere barne (aurrekoetan agertu diren aplikazioen/gizartearen arteko harremanak edo erlazioak). Hala ere, lehen esan moduan, egokia iruditzen zait.


GOGORATU: Nire lan guztiak twitterren ere argitaratzen ditut (@luzumiren). Jarrai nazazue! 



No hay comentarios:

Publicar un comentario