lunes, 9 de diciembre de 2013

4. ASTEA- 2. Aktibitatea

Ikasteko erabiltzen ditudan web orrialdeak anitzak dira. Era berean, web orrialde horiek eskaintzen dituzten erremintak ere askotarikoak dira. hona hemen, gehien erabiltzen ditudanak:

GOOGLE
Google gehien erabiltzen dudana da. Honek eskaintzen dizkidan aplikazioak askotarikoak dira: 

- Google bilatzailea: edozein bilaketa egiteko erabiltzen dut. Batez ere informazioa bilatzeko erabiltzen dut; lanak egiteko, berriak irakurtzeko, gai zehatz bati buruzko iturri ezberdinak irakurtzeko…
- Google drive: dropboxaren antzeko funtzioarekin erabiltzen dut. Dokumentuak sarean gordeta ditut eta beste pertsona batzuekin partekatzeko aukera ematen dit (doakoa da).
Gmail: gaur egunean, ezinbestekoa dut helbide elektroniko bat izatea; informazioa partekatzeko, esperientziak/iritziak/ideiak elkarbanatzeko, formatzeko, kontaktua mantentzeko… erabiltzen dut.
- Google maps: gero eta garatuago dagoen aplikazioa da. Oso erabilgarria egiten zait, batez ere, ezagutzen ez dudan leku batera iristeko baliabideak ematen dizkidalako. Orientazioa lantzen laguntzen dit, eta baita hirien kokapena eta ezaugarriak (Kaleak, komertzioak, leku interesgarriak...)

Hala ere, jakin badakit askoz aplikazio gehiago dituela eskuragarri. Esaterako, Google Calendar edo Google Noticias. Ez ditut erabiltzen ez zaizkidalako baliagarriak iruditzen. Nire kasuan behintzat, ez dut horrelako aplikaziorik behar.




WIKIPEDIA
Wikipedia entziklopedia askea, lankidetzaz sortua. Bertan hizkuntza ezberdinetan argitaratuta dago informazioa (Euskara barne).

Askotan erabiltzen dut informazio iturri hau, batez ere, informazio arina bilatzeko. Hau da, datu zehatzak, gertakarien datak, pertsonaia famatuen jaioterriak, … Oso eskematikoa da eta eskaintzen duen informazioa argi da.

Informazio iturri eraginkorra dela iruditzen zait eta bilaketa bat egiteko lehen urratsa. Izan ere, dakigunez, wikipedia denon artean sortzen den web orrialdea da (norbanakoek sortua), beraz, bertan argitaratzen den informazioa ez da zertan “ofiziala” edo egiazkoa izan behar. Hala ere, nire ustez, horrelako web orrialdeak oso aberasgarriak dira eta batzuetan, leku ofizialetan agertzen ez den informazioa topa dezakegu eta hortik ere asko ikasi egiten da. 

DROPBOX
Erreminta hau ere asko erabiltzen dut. Sarean ditut gordeta dokumentuak, artxiboak, argazkiak… Lehen informazio guzti hori ordenagailuan gordetzen nuen, baina orain sarean geratzen dira gordeta; horrek, abantailak ditu, baina baita desabantailak ere.

Alde batetik, edozein lekutan zaudela, informazio horretara sartu zaitezke, bai ordenagailuaren bidez, bai mugikorraren bidez (Interneteko konexioa badago, noski). Honek, erosotasuna dakar eta informazioaren eskuragarritasun handiago. Eduki guzti horiek, gainera, beste pertsona batzuekin partekatu daitezke eta elkarrekin dokumentuak sortu edo elkarbanatu. Halaber, doakoa da (espazio mugatu batekin).

Beste alde batetik, sarean informazio guzti hori zintzilik egoteak, arriskuak dakar. Nahiz eta segurua dela esaten duten, informazio pertsonala eta argazkiak hor sarean geratzen dira betirako. Nire ustez, hori da aplikazio honek duen desabantaila nagusia. 


TWITTER ETA FACEBOOK

Sare sozialen bidez, asko ikasten dudala aitortzen dut. Nahiz eta gai pertsonaletarako erabili, inkontzienteki asko ikasten dut hauen bidez.

“Egunkari” baten funtzioa dutela uste dut askotan. Lagun edo jarraitzaile bezala nor dituzun arabera, era bateko edo besteko informazioa jasoko duzu. Batez ere egunerokotasuneko gaiez informatzen naiz hauen bidez. Informazioa oso azkar hedatzen da sarean, eta are gehiago, sare sozialen bidez. Aukera ematen dit iritzi eta informazio iturri ezberdinak ezagutzeko, iturri ofizialetatik at. Hori da, nire ustez, sare sozialen abantaila nagusia: informazio aniztasuna.


Hala ere, dropboxean bezalaxe, pribatutasun eza nabaria da sarean eta kontuz ibili behar gara idatzi, publikatu edota argitaratzen dugunarekin. 


MOODLE
Moodle plataforma unibertsitateko lanak egiteko soilik erabiltzen dut. Honekin ez dut esan nahi erabilgarria ez denik, baina esparru akademikora mugatzen da (beste aplikazioekin gertatzen ez den bezala). 

Informazioa eskuragarri izateko oso tresna aproposa da. Bertako informazioa sarean dagoenez gero, edozein momentu eta tokitan dago eskuragarri. Irakasle eta ikaslearen arteko hartu-emana emateko aukera dago. Ikaskuntza-irakaskuntza aurrera eramateko tresnak ditu eskura. 

Komunikazio erreminta oso garrantzitsua du: foroak. Hauen bidez, ikasleek arteko debateak eta iritzi trukaketak ematen dira. Plataforma aske honen bitartez, asko dira egin daitezkeenak: informazioa partekatu, iritziak elkartrukatu, zalantzak galdetu (edo ikaskideen zalantzak argitu), ... 



Azaldu ditudan aplikazioak, normalean erabiltzen ditudanak dira; badaude oso hedatuak diren aplikazio batzuk (Adibidez, Evernote edo Rememberthemilk) ez zaizkidala batere erabilgarriak iruditzen. Horretarako, beste alternatiba batzuk ditut (Adibidez, Word edo agenda tradizionala) eta ez ditut nire egunerokotasunean behar. 



GOGORATU: Nire lan guztiak twitterren ere argitaratzen ditut (@luzumiren). Jarrai nazazue! 

  

No hay comentarios:

Publicar un comentario