sábado, 14 de diciembre de 2013

5. ASTEA- 2. Aktibitatea

Egun on!!

Behin jakinda zer den PLE-a, nire PLE propioa eraikiko dut Symbaloo aplikazioaren bitartez. Egin klik HEMEN ikusteko.

Bertan, gehien erabiltzen ditudan aplikazioak eta webguneak adierazi ditut. Multzoka antolatu ditut. Argi ikusi daitekeenez, 6 multzo ezberdin daude:

1. Multzoa (Goiko eskina, ezkerraldean): naiz, berria, topatu... Egunkariak eta gai zehatz bateko webguneak kokatu ditut. Bertako aplikazioak informatzeko eta ezagutzak bereganatzeko erabiltzen ditut; interesatzen zaizkidan gauzetaz irakurtzeko (Adibidez, feminismoa), gaurkotasunaren berri izateko (Adibidez, Berria egunkariaren bidez), gazteen inguruko artikuluak irakurtzeko (Adibidez, Topatu.info webgunean), ...

2. Multzoa (Goian, erdialdean): google eta wikipedia. Bertan, informazioa eta ezagutzak bilatzen ditut. Informazio iturri gisa erabiltzen ditut, gero, nik nireak sortzeko. Oso erabilgarriak egiten zaizkit lanak egiteko, dokumentatzeko edota informazioa biltzeko.

3. Multzoa (Goiko eskina, eskumaldean): Twitter eta Facebook. Erabiltzen ditudan sare sozialak kokatu ditut multzo honetan. Sare sozial hauen bidez asko ikasten dut: iritziak elkartrukatu, ikuspuntu ezberdinak ezagutu, ezagutzak elkarbanatu, herrialde/kultura ezberdineko jendearekin hitz egiteko aukera izan ... Modu informalago batean, nire inguruko gaiez formatu egiten naiz. 

4. Multzoa (Beheko eskina, ezkerraldean): Mindomo, prezi, moodle, ... Multzo honetan nire unibertsitateko ikasketak (ikasketa formalak) burutzeko erabiltzen ditudan aplikazioak irudikatu ditut. Horietako batzuk ikastaro honen bitartez ezagutu ditut. 


5. Multzoa (Beheko eskina, eskumaldean): Hotmail eta gmail. Hau da, helbide elektronikoak. Guztiz ezinbestekoak dira nire eguneroko bizitzan; bai esparru akademikoan (unibertsitatean, lanak bidaltzeko, ikasle/irakasleekin komunikatzeko...), bai esparru informalean (nire denbora librean). Komunikaziorako oso erraminta eraginkorrak direla deritzot.


6. Multzoa (Eskumaldean, erdiko aldean): Youtube, vimeo... Multzo honen barnean, bideo eta audio ekoizpenak erreproduzitzeko tresnak adierazi ditut. Asko erabiltzen ditut (bideoak ikusteko, abestiak entzuteko...) eta honen bitartez ere, nahiz eta ezetz uste dugun, asko ikasten da. 



GOGORATU: Nire lan guztiak twitterren ere argitaratzen ditut (@luzumiren). Jarrai nazazue!

No hay comentarios:

Publicar un comentario