domingo, 15 de diciembre de 2013

6. ASTEA- Hausnarketa eta ikastaroaren amaiera.

6. aste honetan, amaiera emango diogu EHUMOOC ikastaroari, eta horrekin batera, ikasitakoari buruzko hausnarketa egiteko momentua iritsi da.
MOOC ikastaro bat egiten dudan lehenengo aldia izan da. Esperientzia positiboa izan da niretzat. Nahiz eta hasieran galduta egon eta gauza asko berriak izan niretzat, betidanik gustatu zaizkit teknologia berriak eta hauei loturiko programak. Beraz, ikastaroa maneiatzea ez da traba izan.
Astero, gai/arlo ezberdin bat landu dugu. Horretarako, bideoak, audioak eta informazio idatziak izan ditugu eskura. Ondoren, ezagutza horiek lantzeko eta praktikan jartzeko, e-aktibitateak burutu ditugu (Ebaluazio irizpideak kontuan izanda). E- aktibitate horiek gauzatzeko, aplikazio ezberdinak erabili ditugu, batzuk berriak izan direnak niretzat. Beraz, ezagutza berriak lantzeaz gain, aplikazio eta erraminta berriak ezagutzeko aukera izan dut, etorkizun batean erabiliko ditudanak.
Uste dut ikastaro hauek oso eraginkorrak direla ikasteko, edozein momentu eta espaziotan burutu daitekeelako. Gaur egungo gizarteak esparru batean baino gehiagotan egiten du lan, eta askotan, denbora falta arazo bihurtzen da. Ikastaro hauen bitartez, ikasle bakoitzak bere denbora antolatzen du eta ahal duen erritmora moldatzen da, betiere epe baten barruan. Denbora ez ezik, ikastaroa non burutuko duen ere erabaki dezake: etxean, kalean, lantegian, … Eta nola ez, erabiliko duen euskarria ere anitza izan daiteke: ordenagailu eramangarria, smartphone-a, … Beraz, ikaslearen beharretara moldatzen den ikastaroa dela esan dezaket.
Aurreko jardueran esan bezala, MOOC-ak libreak, masiboak eta onlineak dira. Uste dut hor dagoela gakoa arrakastatsuak izateko. Jende askoren eskura dagoen baliabidea da (Interneten bidez erabiltzen direnez, Bilboko batek eta Txileko batek erabili dezakete aldi berean); ez dira ordutegi zehatz batzuk jarraitu behar, ezta leku espezifiko batera joan behar (Adibidez, unibertsitateko klase presentzialetan gertatzen den moduan). Horrela, ikastaro hauek erosoak dira eta ikasleak kudeatu egiten ditu bere beharren arabera. Era berean, ikastaroak doakoak izateak (gure kasuan behintzat, doakoa izan da), jende gehiago erakartzen du, gaur egun dirutzak ordaindu behar baitira antzeko ikastaroak egiteko (Jende askori ez zaio interesatzen titulua lortzea, formatzea baizik).

Horretez gain, ikastaroko edukiak argiak izan behar dute. Hau da, ulertzeko errazak eta aldi berean, erakargarriak. Ikasleen arreta deitu behar dute. Testuak eta bideoak ez oso luzeak, baina edukiz aberatsak. Baliabide audiobisualak ikasleen interesa piztu behar dute. 
Masiboak direla ere aipatu dut. Honek ere abantailak ditu eta aspektu oso garrantzitsua da gaur eguneko gizarte digitalizatu honetan. Izan ere, MOOC ikastaro batean, hainbat eta hainbat ikaslek hartzen dute parte; horrela, gure kasuan gertatu den bezala, ikasle guztien artean, ezagutzak eraikitzea eta iritzi ezberdinak elkartrukatzea posiblea izan da. Zalantzak izan ditugunean,  gainontzeko partaideek arazoak argitu dizkidate; nire ikaskideek arazoak izan dituztenean ere, laguntzen saiatu naiz. Horrez gain, sare sozialen eta foroen bitartez, gure lanak elkarbanatzen aritu gara, eta beste ikuspuntu eta ideia batzuk ezagutzeko aukera izan dugu. Egindako eta egin dizkidaten ekarpenak oso aberasgarriak izan dira, eta batzuetan, nire lanak hobetzeko bidea eman didate. Ondorioz, ezinbestekotzat hartzen dut MOOC-en alderdi sozial hau; elkar lagunduz eta elkar kolaboratuz asko ikasi daitekeela konturatu naiz.
Bukatzeko, esan beharra dut gustatu zaidala ikastaro hau egitea. Orokorrean, gustora egon naiz, eta etorkizun batean, horrelako beste ikastaroren bat egitea gustatuko litzaidake.

Laster arte,
Miren Luzuriaga. 

GOGORATU: Nire lan guztiak twitterren ere argitaratzen ditut (@luzumiren). Jarrai nazazue!

sábado, 14 de diciembre de 2013

5. ASTEA- 2. Aktibitatea

Egun on!!

Behin jakinda zer den PLE-a, nire PLE propioa eraikiko dut Symbaloo aplikazioaren bitartez. Egin klik HEMEN ikusteko.

Bertan, gehien erabiltzen ditudan aplikazioak eta webguneak adierazi ditut. Multzoka antolatu ditut. Argi ikusi daitekeenez, 6 multzo ezberdin daude:

1. Multzoa (Goiko eskina, ezkerraldean): naiz, berria, topatu... Egunkariak eta gai zehatz bateko webguneak kokatu ditut. Bertako aplikazioak informatzeko eta ezagutzak bereganatzeko erabiltzen ditut; interesatzen zaizkidan gauzetaz irakurtzeko (Adibidez, feminismoa), gaurkotasunaren berri izateko (Adibidez, Berria egunkariaren bidez), gazteen inguruko artikuluak irakurtzeko (Adibidez, Topatu.info webgunean), ...

2. Multzoa (Goian, erdialdean): google eta wikipedia. Bertan, informazioa eta ezagutzak bilatzen ditut. Informazio iturri gisa erabiltzen ditut, gero, nik nireak sortzeko. Oso erabilgarriak egiten zaizkit lanak egiteko, dokumentatzeko edota informazioa biltzeko.

3. Multzoa (Goiko eskina, eskumaldean): Twitter eta Facebook. Erabiltzen ditudan sare sozialak kokatu ditut multzo honetan. Sare sozial hauen bidez asko ikasten dut: iritziak elkartrukatu, ikuspuntu ezberdinak ezagutu, ezagutzak elkarbanatu, herrialde/kultura ezberdineko jendearekin hitz egiteko aukera izan ... Modu informalago batean, nire inguruko gaiez formatu egiten naiz. 

4. Multzoa (Beheko eskina, ezkerraldean): Mindomo, prezi, moodle, ... Multzo honetan nire unibertsitateko ikasketak (ikasketa formalak) burutzeko erabiltzen ditudan aplikazioak irudikatu ditut. Horietako batzuk ikastaro honen bitartez ezagutu ditut. 


5. Multzoa (Beheko eskina, eskumaldean): Hotmail eta gmail. Hau da, helbide elektronikoak. Guztiz ezinbestekoak dira nire eguneroko bizitzan; bai esparru akademikoan (unibertsitatean, lanak bidaltzeko, ikasle/irakasleekin komunikatzeko...), bai esparru informalean (nire denbora librean). Komunikaziorako oso erraminta eraginkorrak direla deritzot.


6. Multzoa (Eskumaldean, erdiko aldean): Youtube, vimeo... Multzo honen barnean, bideo eta audio ekoizpenak erreproduzitzeko tresnak adierazi ditut. Asko erabiltzen ditut (bideoak ikusteko, abestiak entzuteko...) eta honen bitartez ere, nahiz eta ezetz uste dugun, asko ikasten da. 



GOGORATU: Nire lan guztiak twitterren ere argitaratzen ditut (@luzumiren). Jarrai nazazue!

5. ASTEA- 1. Aktibitatea

Arratsalde on!

Gaurko aktibitatean, MOOC ikastaroei buruz egindako posterra aurkeztuko dizuet. Glogster aplikazioaren bidez egin dut. Bertan, atal ezberdinak landu ditut:

1. Zer dira MOOC-ak
2. MOOC-en ezaugarriak
3. MOOC motak
4. MOOC-en erabilera hezkuntzan.

Link hontan duzue ikusgai:

http://mirenluzu.edu.glogster.com/zer-dira-mooc-ak
  


GOGORATU: Nire lan guztiak twitterren ere argitaratzen ditut (@luzumiren). Jarrai nazazue!



lunes, 9 de diciembre de 2013

4. ASTEA- 2. Aktibitatea

Ikasteko erabiltzen ditudan web orrialdeak anitzak dira. Era berean, web orrialde horiek eskaintzen dituzten erremintak ere askotarikoak dira. hona hemen, gehien erabiltzen ditudanak:

GOOGLE
Google gehien erabiltzen dudana da. Honek eskaintzen dizkidan aplikazioak askotarikoak dira: 

- Google bilatzailea: edozein bilaketa egiteko erabiltzen dut. Batez ere informazioa bilatzeko erabiltzen dut; lanak egiteko, berriak irakurtzeko, gai zehatz bati buruzko iturri ezberdinak irakurtzeko…
- Google drive: dropboxaren antzeko funtzioarekin erabiltzen dut. Dokumentuak sarean gordeta ditut eta beste pertsona batzuekin partekatzeko aukera ematen dit (doakoa da).
Gmail: gaur egunean, ezinbestekoa dut helbide elektroniko bat izatea; informazioa partekatzeko, esperientziak/iritziak/ideiak elkarbanatzeko, formatzeko, kontaktua mantentzeko… erabiltzen dut.
- Google maps: gero eta garatuago dagoen aplikazioa da. Oso erabilgarria egiten zait, batez ere, ezagutzen ez dudan leku batera iristeko baliabideak ematen dizkidalako. Orientazioa lantzen laguntzen dit, eta baita hirien kokapena eta ezaugarriak (Kaleak, komertzioak, leku interesgarriak...)

Hala ere, jakin badakit askoz aplikazio gehiago dituela eskuragarri. Esaterako, Google Calendar edo Google Noticias. Ez ditut erabiltzen ez zaizkidalako baliagarriak iruditzen. Nire kasuan behintzat, ez dut horrelako aplikaziorik behar.




WIKIPEDIA
Wikipedia entziklopedia askea, lankidetzaz sortua. Bertan hizkuntza ezberdinetan argitaratuta dago informazioa (Euskara barne).

Askotan erabiltzen dut informazio iturri hau, batez ere, informazio arina bilatzeko. Hau da, datu zehatzak, gertakarien datak, pertsonaia famatuen jaioterriak, … Oso eskematikoa da eta eskaintzen duen informazioa argi da.

Informazio iturri eraginkorra dela iruditzen zait eta bilaketa bat egiteko lehen urratsa. Izan ere, dakigunez, wikipedia denon artean sortzen den web orrialdea da (norbanakoek sortua), beraz, bertan argitaratzen den informazioa ez da zertan “ofiziala” edo egiazkoa izan behar. Hala ere, nire ustez, horrelako web orrialdeak oso aberasgarriak dira eta batzuetan, leku ofizialetan agertzen ez den informazioa topa dezakegu eta hortik ere asko ikasi egiten da. 

DROPBOX
Erreminta hau ere asko erabiltzen dut. Sarean ditut gordeta dokumentuak, artxiboak, argazkiak… Lehen informazio guzti hori ordenagailuan gordetzen nuen, baina orain sarean geratzen dira gordeta; horrek, abantailak ditu, baina baita desabantailak ere.

Alde batetik, edozein lekutan zaudela, informazio horretara sartu zaitezke, bai ordenagailuaren bidez, bai mugikorraren bidez (Interneteko konexioa badago, noski). Honek, erosotasuna dakar eta informazioaren eskuragarritasun handiago. Eduki guzti horiek, gainera, beste pertsona batzuekin partekatu daitezke eta elkarrekin dokumentuak sortu edo elkarbanatu. Halaber, doakoa da (espazio mugatu batekin).

Beste alde batetik, sarean informazio guzti hori zintzilik egoteak, arriskuak dakar. Nahiz eta segurua dela esaten duten, informazio pertsonala eta argazkiak hor sarean geratzen dira betirako. Nire ustez, hori da aplikazio honek duen desabantaila nagusia. 


TWITTER ETA FACEBOOK

Sare sozialen bidez, asko ikasten dudala aitortzen dut. Nahiz eta gai pertsonaletarako erabili, inkontzienteki asko ikasten dut hauen bidez.

“Egunkari” baten funtzioa dutela uste dut askotan. Lagun edo jarraitzaile bezala nor dituzun arabera, era bateko edo besteko informazioa jasoko duzu. Batez ere egunerokotasuneko gaiez informatzen naiz hauen bidez. Informazioa oso azkar hedatzen da sarean, eta are gehiago, sare sozialen bidez. Aukera ematen dit iritzi eta informazio iturri ezberdinak ezagutzeko, iturri ofizialetatik at. Hori da, nire ustez, sare sozialen abantaila nagusia: informazio aniztasuna.


Hala ere, dropboxean bezalaxe, pribatutasun eza nabaria da sarean eta kontuz ibili behar gara idatzi, publikatu edota argitaratzen dugunarekin. 


MOODLE
Moodle plataforma unibertsitateko lanak egiteko soilik erabiltzen dut. Honekin ez dut esan nahi erabilgarria ez denik, baina esparru akademikora mugatzen da (beste aplikazioekin gertatzen ez den bezala). 

Informazioa eskuragarri izateko oso tresna aproposa da. Bertako informazioa sarean dagoenez gero, edozein momentu eta tokitan dago eskuragarri. Irakasle eta ikaslearen arteko hartu-emana emateko aukera dago. Ikaskuntza-irakaskuntza aurrera eramateko tresnak ditu eskura. 

Komunikazio erreminta oso garrantzitsua du: foroak. Hauen bidez, ikasleek arteko debateak eta iritzi trukaketak ematen dira. Plataforma aske honen bitartez, asko dira egin daitezkeenak: informazioa partekatu, iritziak elkartrukatu, zalantzak galdetu (edo ikaskideen zalantzak argitu), ... 



Azaldu ditudan aplikazioak, normalean erabiltzen ditudanak dira; badaude oso hedatuak diren aplikazio batzuk (Adibidez, Evernote edo Rememberthemilk) ez zaizkidala batere erabilgarriak iruditzen. Horretarako, beste alternatiba batzuk ditut (Adibidez, Word edo agenda tradizionala) eta ez ditut nire egunerokotasunean behar. 



GOGORATU: Nire lan guztiak twitterren ere argitaratzen ditut (@luzumiren). Jarrai nazazue! 

  

4. ASTEA- 1. Aktibitatea

Zer dira PLEak? Ikasteko gune pertsonalak dira. (PLE= Personal Learning Environment) Ingurune hauen bidez, ikasleen ikaskuntza prozesuaren kudeaketa eta gestioa ahalbidetzen da. Nik aukeratutako 3 PLEak hauek dira:


1."PLE móvil con Android" (David Álvarez)


ple-android.pngPLE hau deigarria iruditu zait, ulertzeko erraza iruditu zaidalako. Oso modu sinple batean dago aurkeztuta.

Aplikazioen erabilgarritasuna adierazten da. Hau da, aplikazioak bai gailu mugikorretan, bai ordenagailuetan erabiltzeko bateragarriak direla ikusi daiteke. Edozein lekutan edo momentutan gaudela, artxibo edo dokumentu bat sortu, moldatu, erabili, kudeatu, elkarbanatu, etab. dezakegu, horrek suposatzen duen abantailekin.

Gainera, gaur egunean, ia edonork dauka mugikorra eskura eta askotan, ez dakigu zer nolako abantailak eta aplikazioak erabili ditzakegun gure ikaskuntza prozesua kudeatzeko. PLE honen bidez, mugikorraren eskaini ditzakeen abantaila batzuk adierazten dira.

Hala ere, Android sistemak eskaintzen dizkigun aplikazioak aurkezten dira soilik: twitter, dropbox, … Hots, Android sistema duten mugikorretara mugatzen da, eta ez dira gainontzeko aukera guztiak eskaintzen. (Zer gertatzen da Android sistema ez duten mugikorrekin?)


2. "Mi PLE" (Cristóbal Suárez Guerrero)

 PLE hau aukeratu dut modu bisual eta oso adierazgarri batean adierazten delako aplikazioek gizartean sortzen duten komunikazio sarea.

Imagen-4.jpgSare sozialean indarra nabaria da (facebook); era berean, informazioa elkarbanatu (twitter), berreskuratu edota sortzeko garrantzia azpimarratzen da. Nire ustez, ezinbestekoak gaur egun bizi garen gizarte teknologiko honetan.

Modu honetan, adierazi egiten da nola informazioa aplikazio ezberdinen bidez gizarte osora elkarbanatzen den; bakoitzak dituen ezagutzak besteei elkarbanatuz sortzen diren sareak argi eta garbi ikusten dira (nik zugandik ikasi, eta zuk nigandik).

Horretaz gain, oso erakargarria iruditzen zait: koloreak, irudiak, … Zaila egiten zait PLE honi alde negatiboak aurkitzea. Hobetzeko aspekturen bat aipatzekotan, aplikazio batzuen azalpena da, hau da, logoa bakarrik adierazita, baliteke ezaguna ez izatea eta arazoak izatea PLEa ulertzeko.


3. PLE Presentation (AJ Cann)

3. adibide hau argia iruditu zaidalako aukeratu dut. PLE eskematikoa da eta edukiak argi adierazita daude. Oinarrizko informazioa adierazten da; sinplea da, baina aldi berean, adierazgarria. Funtsezkoa dena agertzen da era bisual batean.

MapNire ustez, adierazten diren aplikazioak oinarrizkoak dira (youtube, facebook, itunes, wikipedia, google …) eta oso erabilgarriak ikaskuntza prozesua kudeatzeko eta antolatzeko. Beraz, oso egokia dela uste dut.



Nahiz eta sinpletasun honek ulergarritasuna dakarren, uste dut konplexutasun maila handiago bat izan zitekeela, hau da, aspektu gehiago izan zitekeen bere barne (aurrekoetan agertu diren aplikazioen/gizartearen arteko harremanak edo erlazioak). Hala ere, lehen esan moduan, egokia iruditzen zait.


GOGORATU: Nire lan guztiak twitterren ere argitaratzen ditut (@luzumiren). Jarrai nazazue! 



sábado, 30 de noviembre de 2013

3. ASTEA- 1. Aktibitatea

Kaixo guztioi !!!!

3. astean Creative Commons-eko baimenak erabiltzen ikasi dut. 
Blog honetan bertan ikusi dezakezue txertatu dudan lizentzia kodea: 

Licencia Creative Commons

Ezaugarri zehatz batzuk aukeratu ditut:
- Librea da blog honetako edukiak elkarbanatzea, edoizein formatotan.
- Librea da blog honetako edukiak egokitzea

Ezaugarri horiek betetzeko, baldintza batzuk bete behar dira:  

  1. Lan horien egilea nor den adieraztea edota informazio hori nondik atera den adieraztea. (Baita egokitzapenak egin baldin badira, adierazi beharko dira)
  2. Eduki hauek ezin dira erabili dirua irabazteko. 
  3. Edukiak elkarbanatzekotan, lizentzia hau bera izan beharko dute
Hurrengora arte!!!!

GOGORATU: Nire lan guztiak twitterren ere argitaratzen ditut (@luzumiren). Jarrai nazazue! 

martes, 19 de noviembre de 2013

2. ASTEA- 2. Aktibitatea

Arratsalde on!!!!!!!!!

Oraingoan 2. asteko 2. aktibitatea argitaratuko dut: "M learning esperientzia hezkuntzan". Kasu praktiko baten analisia eta balorazioa egin, eta slideshare programan argitaratu dut.


Ikusteko, egin klik HEMEN.

ONDO IZAN!!!


GOGORATU: Nire lan guztiak twitterren ere argitaratzen ditut (@luzumiren). Jarrai nazazue! 

2. ASTEA- 1. Aktibitatea

Arratsalde on guztioi!!!

Sarrera honetan 2. asteko 1. aktibitatea argitaratuko dut. Bertan, M-Learning aren inguruko nire aportazioak adieraziko dizkizuet:
  • Favorece el aprendizaje centrado en el alumno y enriquece las experiencias mediante el entorno cercano del alumno. #EHUMOOC
  • Ikaslean zentratutako ikaskuntzaren alde egiten du eta ikaslearen ingurune hurbilaren bitartez esperientziak aberastu. #EHUMOOC
  • Mediante el M-Learning podemos aprender en cualquier momento y en cualquier lugar. #EHUMOOC
  • M-Learninga-ren bitartez, edozein lekutan eta edozein momentutan ikasi dezakegu. #EHUMOOC
  • Los dispositivos móviles se reconocen como herramientas para la creación de materiales didácticos y mejorar la calidad educativa. #EHUMOOC
  • Gailu mugikorrak material didaktikoak sortzeko eta Hezkuntza kalitatea hobetzeko erremintatzat hartzen ari dira. #EHUMOOC
  • Es un aprendizaje social y colaborativo. Podemos aprender de y con los demás en diversos entornos. #EHUMOOC
  • Ikaskuntza soziala eta kolaboratiboa da. Besteekin eta besteongandik Ikasi dezakegu, testuingurua edozein delarik. #EHUMOOC
  • El alumno decide cuándo y dónde aprender, favoreciendo la autorregulación de su propio aprendizaje y fomentando su motivación. #EHUMOOC
  • Ikasleak erabakiko du noiz eta non ikasi, bere ikaskuntza prozesua autoerregulatuz eta motibazioa sustatuz. #EHUMOOC
  • Pueden contribuir al aprendizaje significativo y a la conexión entre escuela y realidad social.
  • Ikaskuntza esanguratsua sustatzen laguntzen du, eskola eta errealitate sozialaren arteko harremana estutuz. #EHUMOOC
  • Gracias a los dispositivos móviles podemos crear materiales didácticos adaptados a los distintos ritmos y estilos de aprendizaje. #EHUMOOC
  • Gailu mugikorrei esker, erritmo eta ikaskuntza era ezberdinei egokitutako material didaktikoak sortu daitezke. #EHUMOOC
  • Fomentan la motivación del alumnado, y con ello su atención y el interés por el aprendizaje. #EHUMOOC
  • Ikasleen motibazioa sustatzen dute, eta horrekin batera, ikaskuntzarekiko interesa. #EHUMOOC
  
Saretik aurkitu ditudan beste aportazio batzuk (aurrekoak ikastaroan proposatutako testuetatik ateratakoak dira):

GOGORATU: Nire lan guztiak twitterren ere argitaratzen ditut (@luzumiren). Jarrai nazazue! 

1. ASTEA- 2. Aktibitatea

Kaixo! 

Oraingo honetan, 1. asteko 2. aktibitatea erakutsiko dizuet. 
"WEB 2.0-ri buruzko erramintak" mapa kontzeptual batean bildu ditut Mindomo aplikazioaren bitartez. 

                           

Lana mindomo programan ikusteko egin klik "ikusi hemen" estekan:


Laster arte!

GOGORATU: Nire lan guztiak twitterren ere argitaratzen ditut (@luzumiren). Jarrai nazazue! 

1. ASTEA- 1. Aktibitatea

Kaixo! 

Hementxe ikusi dezakezu 1.asteko 1.E-aktibitatea.

"E-Learning plataformak (MOODLE) soundcloud aplikazioan":

ENTZUN HEMEN.

GOGORATU: Nire lan guztiak twitterren ere argitaratzen ditut (@luzumiren). Jarrai nazazue! 

EHUMOOC IKASTAROA

Kaixo! 

EHUMOOC Ikastaroan egindako lanak argitaratzeko, BLOG hau erabiliko dut. Aspaldi ez dudala erabiltzen, eta sarrera zaharrak ageri dira.

Ikastaroarekin lotutako lanak erraz aurkitzeko, #EHUMOOC etiketa jarriko diet sarrerei (eskumaldeko atalean agertzen dena).

EHUMOOC-eko foroan eta nire twitterrean ere argitaratuko ditut lanak.

Nire twitter kontua hau da: @luzumiren

Eskerrik asko eta laster arte!

domingo, 4 de diciembre de 2011

Durangoko azoka

Gaur emango zaio hasiera Durangoko liburu eta disko azokaren 46. edizioari. Abenduaren 4tik 8ra egongo da zabalik, igandetik ostegunera. Durangoko Landako Erakustazokan burutuko da. 10:30tik 20:00ak arte egongo da zabalik. 


Azoka honen bultzatzailea Gerediaga Elkartea da eta urtero ospatzen da. Editorialak, diskoetxeak, erakundeak eta kultur eragileek hartzen dute parte. Azoka honen azugarri nagusia euskarazko argitalpenak eta euskal gaiak edozein hizkuntzatan zabaltzea da. 


Umeentzako eskaintzak ere badaude. Are gehiago, azkotan bertan umeen txokoa dago. Honela adierazten du Berbaroko elkarteak: 


Umeen txokoa Azokan


Berbaro 1989.urtean sortu zen eta martxan jarri zuen lehenengo proiektua Haur Literatura Aretoa izan zen Durangoko ikastetxeetatik. Euskeraren suspertze lanetan hasi eta euskararen erabileran lan eginez, horretarako espazioak sortzea bilatzen zen eta literatura munduan gune hori sortu zen Haur Literatura Aretoaren bidez.
Proiektuaren arrakasta ikusirik, urte batzuetara, Gerediagarekin elkarlana hasi zen Azokarako proiektua garatuz. Eta urteekin proiektu hori zabalduz eta osatuz joan da euskal kulturak eta bertako sortzaileek eskaintzen diguten aukerekin bat eginez.
Helburuak: Areto honen helburu nagusia umeak eta gurasoak liburu, musika, ikus-entzunezkoak eta euskal kulturak eskaintzen dizkigun aukeren artean lasai eta gustura sentituko diren espazioa sortzea da. Horregatik kontutan hartu behar da nori zuzenduta dagoen txoko hori eta bertan plazaratzen diren proiektu guztiak horretara moldatu behar dira.
Ekintzak: Azokan antolatzen dugun Haur Literatura Areto honetara hurbiltzen den publikoa anitza da eta era guztietako ekintzak antolatzen ditugu publiko horretara heltzeko eta baita Azokako arloak bertan islatzeko. Liburu eta diskoen aurkezpenak, ipuin-kontaketak, antzerkiak, teknika bereziak erabiliz ikuskizuna, ikastetxeekin ginkana-lehiaketak, elkarlanean gauzatutako proiektuak, tailerrak…
46. Durangoko Liburu eta Disko Azoka (2011)

Gaia: KULTUR ADIERAZPEN BERRIAK eta herrialde gonbidatua: GALIZIA
Aurtengo egitaraua:
ABENDUAK 5
10:00 – Irekiera ekitaldia
10:30 – “Azoka ezagutzen” ginkana-lehiaketa ikastetxeetako ikasleekin
12:30 – “Txapak eta mandalak” tailerrak (3 urtetik aurrera)
13:30 – “Zinea Euskaraz: Horton” (haurrentzat)
16:00 – “Txomintxo eta Perutxo bakarrik geratu dira etxean” Peru Madalena idazlearekin (6 urtetik aurrera)
17:00 – “ABCD berri bat” Yolanda Arrieta idazlea eta Yolanda Mosquera ilustratzailea (ume, gazte eta helduentzat)
17:30 – “Lanbroa” Arrate Egaña idazlea eta Jokin Mitxelena ilustratzailea (4-7 urte)
18:00 – “Muxurik nahi?” Castillo Suárez idazlea eta Eider Eibar ilustratzailea (4-7 urte)
18:30 – “Maddi eta txistua” ipuintxoa (0-5 urte)
19:00 – Irakurketa txokoa
ABENDUAK 6
10:30 - Irakurketa txokoa
10:30 – “Jolasean” bideojokoekin gurasoak eta gaztetxoak jolasean (8-14 urte, baina aurretik izena emanda)
11:00 – “Caixiña de mistos: un misterio de Tintiman en Durango” (ikusentzunezko proiekzioa eta tailerrak)
12:00 – “Zazpikolora” CDa + “Ongi etorri Pupu eta Lore” DVDa + “Bonberenea txaranga & Pirritx, Porrotx eta MariMotos” CDa (3 urtetik aurrera)
13:00 – “Erramunen soinua” ipuina eta diskoa (3 urtetik aurrera)
13:00 – “Caixiña de mistos: un misterio de Tintiman en Durango” (ikusentzunezko proiekzioa eta tailerrak)
13:30 - Irakurketa txokoa
15:00 – Euskarazko karaokea
16:00 – “Caixiña de mistos: un misterio de Tintiman en Durango” (ikusentzunezko proiekzioa eta tailerrak)
16:00 – “Jolasean” bideojokoekin gurasoak eta gaztetxoak jolasean (8-14 urte, baina aurretik izena emanda eta goizekoaren jarraipena)
16:00 – “Esku jokoak” liburu-diskaren inguruko tailerra Oihana Esquirolekin (5-12 urte)
17:00 – Galix + Galtzagorri: idazle galegoak eta euskaldunak elkarrekin
19:00 – “Caixiña de mistos: un misterio de Tintiman en Durango” (ikusentzunezko proiekzioa eta tailerrak)