miércoles, 30 de noviembre de 2011

Izarra (Jolasa II)

Adina: 6 urtetik aurrera
Kopurua: Gutxienez 9 (hobe gehiago)
Materiala: Zapia edo antzeko zerbait
Espazioa: Toki zabal bat
Azalpena:
Jokalari guztiak seiko taldeetan banatuko dira*. Talde bakoitzak ilara bat osatuko du, talde guztien artean izar itxurako irudi bat osatuz, eta izarraren erdian zapi bat jarriko da. Lerro bakoitzeko jokalari bakoitzari zenbaki bat jarriko zaio: ilarako lehenengoa bat zenbakia izango da, bigarrena bi zenbakia, eta azkena sei zenbakia.
Izarretik kanpo beste jokalari bat egongo da, "agintaria". Horrek zenbaki bat oihukatuko du, eta zenbaki hori duten guztiek korrika hasi beharko dute izarraren kanpoaldetik. Kanpoko biribil guztia egin ondoren jokalari bakoitzak bere lerrora itzuli eta bere taldekide guztien hanka azpitik pasatu beharko du, eta erdian dagoen zapia hartzen saiatuko da. Zapia hartzen duen jokalariak puntu bat irabaziko du bere taldearentzat.
Jolas bera errepikatzen da, jokalariei zenbakiak aldatuz.
(*) Taldeak jokalari gehiagoz edo gutxiagoz ere osa daitezke. Talde kopurua ere alda daiteke.

Gaitasunak:
  • Jarduera ludikoa: Mugimenduzko eta adimen estrategiazko jokoa.
  • Jokaera kognitiboa: Eragiketa jokaera konkretua: arrazoibide konkretua.
  • Trebetasun funtzionalak: Lekualdatzea. Arintasuna eta lastertasuna.
  • Alderdi sozialak: Talde motako harremana.

Informazio soziokulturala: Izarraren jolasa ez da oso jolas ezaguna. Aisialdiko taldeek asko erabiltzen dute, batez ere haur askorekin jolasak egiteko. Jolaskide asko behar dira jolas hau egiteko, eta horregatik ez da beste batzuk bezain ezaguna



Iturria: http://www.aisia.net/jolasak

martes, 29 de noviembre de 2011

Gabonetan lantzeko proposamenak (I)

Abestiak

Gabonak gertu ditugu aprobetxatuz, klasean gai honen inguruan ekintzak egitea aproposa deritzot. Hona hemen nire proposamen batzuk ikasgelan lantzeko. 

Horietako bat gabonetako abestiak ikastea eta ezagutzea da. Horrela, egunberri egunean edo olentzeroren kalejiran abestu ahal dituzte lagunekin edo familiarekin. Gainera, euskal kultura sustatzeko modu bat da ere. Euskal Herriko antzinako tradizioak ezagutaraziko zaizkie abestien bidez eta beti modu dibertigarri batean. 

Are dibertigarri eta dinamikoagoa egiteko, karaoke baten bidez landu daitezke: 

OLENTZERO

HATOR HATOR


MARI DOMINGI

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Ipuina kontatzerakoan gogoan izan beharreko puntuak


1. Ipuina ondo aukeratu
Kontuan hartu behar da pertsona kopurua, adina, helburua, adierazi nahi duguna.. horren arabera, liburu bat edo beste aukeratuko da.


2. Lekua
Ipuina espazio jakin batean kontatu behar da, izan ere, kontaketak giro zehatz bat izan behar du. Kontalaria eta haurren arteko harremana zuzena izan behar da.


3. Isiltasuna
Garrantzitsua da isiltasuna mantentzea ipuina kontatzen den bitartean; umeek ere isilik egoten ikasi behar dute.


4. Kontatzeko era

  • Ahotsa: ahots ezberdinak erabiliko dira istorioaren une ezberdinetan; zerbait azpimarratu behar bada, ozenago hitz egingo da,  adibidez.
  • Erritmoa: lortu nahi dugunaren arabera erritmo motela edo arinagoa izango dugu. Esaterako, tentsioa sortu nahi bada, ipuina geldoago irakurriko da giro hori lortuz. Hori bai, monotonia saihestu behar da.
  • Keinuak: gorputzaren jarrera zaindu behar da, batez ere aurpegia, besoak eta eskuak. Egonkortasuna eta beldurra aldera batera utzi behar da.
  • Aurpegia: aurpegiaren keinuek lagundu egiten dute istorioa kontatzeko orduan. Begirada, umeei zuzenduta egon behar da, konfiantza giroa sortzeko. 




 Iturria: “Ipuinen tailerra ikastaroa” Antton Irusta

sábado, 19 de noviembre de 2011

Txantxiku aisialdi taldea


Txantxiku aisialdi taldea, Deustualdeko gazteak eta umeak biltzen dituen taldea da. Helburua, aisialdia euskaraz bultzatzea da. Gaur egunean, 50 deustuar parte hartzen dute eta 12 begirale gazte inguru. Aurten gogo inoiz baino gogo gehiagorekin daude Txantxikuarrak, taldeak 10 urte betetzen dituelako! Sekulakoa izango da! 


Urriaren 1ean eman zion txantxikuk hasiera ikasturteari. Eguraldi zoragarria izan genuen eta aurkera paregabea arratsalde dibertigarri bat pasatzeko.

Lehenengo, gure artean ezagutzeko jolasak egin genituen eta ondoren, pista jolas bat botikazar parte osotik zehar. Froga batzuk egin behar izan zituzten txantxikukideek: mermeladaz beteriko sagarrak dastatu, galtzerdiak eskatu… Ondo pasatzeko gogoak ez ziren faltan bota!


Azkenik, “e” bildu bat osatu genuen denon arte eta zubitik argazki bat atera genuen... OSO POLITA GERATU ZEN! Bukatzeko, merendola txiki bat prestatu genuen. Oso ondo pasatu genuen!



Gure hurrengo ekintzak datozen asteburuetan egingo ditugu: Mendi irteerak, asteburupasak, Aste santuko irteera, Kontsumismo tailerra.. eta UDALEKUAK!!

Animatu eta etorri txantxikura!


Testua: Miren Luzuriaga

domingo, 13 de noviembre de 2011

Mari txipi dantzatzen.. (Jolasa I)

Umeek haien aisialdian jolas ezberdinak landu ditzakete. Joku interesagrri eta dibertigarri batzuk argitaratzen joango naiz gutxinaka. Gaurkoan "Mari Txipi" jolasa aukeratu dut:

Adina: 4 urtetik aurrera
Pertsona kopurua: gutxienez lau (Gehiago badira hobe)
Materiala: Ezer ez
Espazioa: Edozein
Azalpena
Jolaskide guztiak korroan jartzen dira eta biribilaren barrura begira. Pertsona bat erdian dantzatzen eta biribilketan hasiko da; besteak, txaloka egongo dira abestia abesten duten bitartean.
"Mari Txipi dantzatzen" esaldia esaterakoan, erdikoa korroko beste norbaiten aurrean jarriko da eta koreografia bat egiten hasiko da abestiaren erritmoari jarraituz. Bere aurrean dagoenak mugimendu berak errepikatuko ditu.
"Baina dantzatu ondo" abesterakoan, erdiko solaskideak besotik helduko du eta biribil erdian dantzatzen hasiko dira abestia hasieratik errepikatuz. 
Erdiko biak, "Mari Txipi dantzatzen" zatira iristerakoan, beste bi lagunen aurrean jarriko dira, eta koreografia eginez. "Dantza txipi txipi, dantza txipi txo, dantza txipi txipi baina dantzatu ondo" dantzatuko dute. Orain erdian bi bikote egongo dira eta abestia hasieratik errepikatuko da. 
Gauza bera errepikatuko da biribileko guztiak erdian dantzan hasi arte. 

Gaitasunak: jolas hau talde handi batekin burutzeko oso aproposa da. 
- Jarduera ludikoa: entzumenezko jokoa
- Jarduera kognitiboa: sentipenezko eta mugimenduzko jokaera erritmikoa (errepikapena)
- Trebetasun funtzionalak: lekualdatzea (ikerketa) eta adierazpen sormena
- Alderdi sozialak: kooperazio motako harremana

Informazioa soziokulturala: Jolas hau nahiko berria da. Egun nahiko ezaguna da Euskal Herriko leku askotan. Jolasteko modua antzekoa da toki guztietan, baina batzuetan hitzak ezberdinak dira. 


 Abestia:

Kalean nindoala Mari Txipi ikusi nuen

Eta erakutsi zidan “Mari Txipi” dantzatzen

Dantza txipi txipi

Dantza txipi txo

Dantza txipi txipi

Baina dantzatu ondo


martes, 8 de noviembre de 2011

Akerrak adarrak okerrak ditu..


Aho korapiloak ahoskatu eta zuzen esaten nekezak diren esaldiak dira, antzekoak diren hitzak lotuz sortutakoak. Gehienetan, jolas moduan erabiltzen dira, esaldia errepikatuz azkenean zuzen eta azkar esan arte. Ezagutzen ditugun aho-korapilo gehienak, erderaz jaso ditugu; baina, badaude euskaraz ere. Adibidez: 
Txokolo mokolo txingo txingola mingola txango txankala mankala zart zankulu zinkulu zirt!Sei sisa horixka ziren sorginak egosiak, sei sisa horixka ziren basotik ekarriak!Sanson zein zan? Sanson Sanson zan! Eta Sanson Sanson ez bazan Sanson zein izango zan? Sanson Sanson ez bazan ez zan Sanson izango!akerrak adarrak okerrak ditu, adarrak okerrak ditu akerrak, okerrak ditu akerrak adarrak, ditu akerrak adarrak okerrak, akerrak okerrak ditu adarrak..
Klasean, euskarazko aho-korapiloak ezezik, ingelesez edo gazteleraz daudenak ere lantzea interesgarria da:Pablito clavó un clavito en la calva de un calvito. En la calva de un calvito, un clavito clavó Pablito. (Gazteleraz)Can you can a can as a canner can can a can? (Ingelesez)
Oso abersgarria da klasean aho-korapiloak erabiltzea, hizkuntza bera lantzeko eta aldi berean, ikasten duzun biartean, ondo pasatzeko. Hona hemen interneten aurkitu dudan baliabide bat, euskarazko aho-korapiloak biltzen dituena:
 
View more presentations from Pkeizagirre