6. aste honetan, amaiera emango diogu EHUMOOC ikastaroari, eta horrekin
batera, ikasitakoari buruzko hausnarketa egiteko momentua iritsi da.
MOOC ikastaro bat egiten dudan lehenengo aldia izan da. Esperientzia positiboa izan da niretzat. Nahiz eta hasieran
galduta egon eta gauza asko berriak izan niretzat, betidanik gustatu zaizkit
teknologia berriak eta hauei loturiko programak. Beraz, ikastaroa maneiatzea ez
da traba izan.
Astero, gai/arlo ezberdin bat landu dugu. Horretarako, bideoak, audioak eta
informazio idatziak izan ditugu eskura. Ondoren, ezagutza horiek lantzeko eta
praktikan jartzeko, e-aktibitateak burutu ditugu (Ebaluazio irizpideak kontuan
izanda). E- aktibitate horiek gauzatzeko, aplikazio ezberdinak erabili ditugu,
batzuk berriak izan direnak niretzat. Beraz, ezagutza berriak lantzeaz gain,
aplikazio eta erraminta berriak ezagutzeko aukera izan dut, etorkizun batean
erabiliko ditudanak.
Uste dut ikastaro hauek oso eraginkorrak direla ikasteko, edozein momentu eta espaziotan burutu daitekeelako. Gaur egungo gizarteak esparru batean baino
gehiagotan egiten du lan, eta askotan, denbora falta arazo bihurtzen da. Ikastaro hauen
bitartez, ikasle bakoitzak bere denbora antolatzen du eta ahal duen erritmora
moldatzen da, betiere epe baten barruan. Denbora ez ezik, ikastaroa non
burutuko duen ere erabaki dezake: etxean, kalean, lantegian, … Eta nola ez,
erabiliko duen euskarria ere anitza izan daiteke: ordenagailu eramangarria, smartphone-a, … Beraz,
ikaslearen beharretara moldatzen den ikastaroa dela esan dezaket.
Aurreko jardueran esan bezala, MOOC-ak libreak, masiboak eta onlineak dira. Uste dut hor dagoela gakoa
arrakastatsuak izateko. Jende askoren eskura dagoen baliabidea da (Interneten bidez erabiltzen direnez,
Bilboko batek eta Txileko batek erabili dezakete aldi berean); ez dira ordutegi
zehatz batzuk jarraitu behar, ezta leku espezifiko batera joan behar (Adibidez,
unibertsitateko klase presentzialetan gertatzen den moduan). Horrela, ikastaro
hauek erosoak dira eta ikasleak kudeatu egiten ditu bere beharren arabera. Era berean,
ikastaroak doakoak izateak (gure kasuan behintzat, doakoa izan da), jende gehiago erakartzen
du, gaur egun dirutzak ordaindu behar baitira antzeko ikastaroak egiteko (Jende
askori ez zaio interesatzen titulua lortzea, formatzea baizik).
Horretez gain, ikastaroko edukiak argiak izan behar dute. Hau
da, ulertzeko errazak eta aldi berean, erakargarriak. Ikasleen arreta deitu behar dute. Testuak eta
bideoak ez oso luzeak, baina edukiz aberatsak. Baliabide audiobisualak ikasleen interesa piztu behar
dute.
Masiboak direla ere aipatu dut. Honek ere abantailak ditu eta aspektu oso garrantzitsua da gaur eguneko gizarte digitalizatu honetan. Izan ere, MOOC ikastaro
batean, hainbat eta hainbat ikaslek hartzen dute parte; horrela, gure kasuan
gertatu den bezala, ikasle guztien artean, ezagutzak eraikitzea eta iritzi
ezberdinak elkartrukatzea posiblea izan da. Zalantzak izan ditugunean,
gainontzeko partaideek arazoak argitu dizkidate; nire ikaskideek arazoak
izan dituztenean ere, laguntzen saiatu naiz. Horrez gain, sare sozialen eta foroen bitartez, gure lanak elkarbanatzen aritu gara, eta beste ikuspuntu eta ideia batzuk
ezagutzeko aukera izan dugu. Egindako eta egin dizkidaten ekarpenak oso
aberasgarriak izan dira, eta batzuetan, nire lanak hobetzeko bidea eman didate.
Ondorioz, ezinbestekotzat hartzen dut MOOC-en alderdi sozial hau; elkar
lagunduz eta elkar kolaboratuz asko ikasi daitekeela konturatu naiz.
Bukatzeko, esan beharra dut gustatu zaidala ikastaro hau egitea.
Orokorrean, gustora egon naiz, eta etorkizun batean, horrelako beste
ikastaroren bat egitea gustatuko litzaidake.
Laster arte,
Miren Luzuriaga.
GOGORATU: Nire lan guztiak twitterren ere argitaratzen ditut (@luzumiren). Jarrai nazazue!